Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar-ek ostegunean jarriko ditu salgai Athletic-en aurka San Mamasen jokatuko den partidurako sarrerak

Sociedad Deportiva Eibar-ek ostegun honetatik aurrera, larunbatean irailaren 27an 22:00etan San Mamesen jokatuko den Athletic-en aurkako partidurako dagozkion sarrerak jarriko ditu salgai, abonatu eta akzionistei lehentasuna emanez.

Momentura arte, Eibar-ek Athletic-en eskutik 1.170 sarrera jaso ditu. Zeinetatik 270 erreserbaturik dauden klubak dituen konpromisoetarako. Sortutako eskaria kontuan hartuta Eibar-ek sarrera sorta berri baten eskaria egin dio Athletic Club-eri. Lekuen salmenta ,

45 eta 50 eurotan salduko direnak, Viajes Premier-eko bulegoetan gauzatuko da (San Agustin kalean, 2-4, C Lokala), 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30ak arte.

Abonatu bakoitzak sarrera bakarra eskuratzeko eskubidea izango du txartel eta pertsonako eta akzionista bakoitzak, modu berean, sarrera bakarrak bereganatu ahal izango du, aurretik NAN-a aurkeztuz bere akzionista egoera baieztatu ahal izateko. Hala ere, nahiz eta akzionista eta abonatua izan sarrera bakarra lortu ahal izango da.

Ostegunean egun osoan zehar eta ostiral goizean, soilik abonatu eta akzionistek eskuratu ahal izango dituzte sarrerak. Leku libreak geldituz gero, ostiral arratsaldean salgai jarriko dira Viajes Premier-en.

Horrela nahi duenak, Viajes Premier-ek jarriko dituen autobusetan jesarlekua erreserbatu ahal izango du 8 euroko salneurrian (joan etorria). Autobusak Eibartik 11:30etan eta 19:00etan irtengo dira eta itzulera norgehiagokaren ostean egingo dute, 40 pertsonako gutxieneko okupazioarekin. Autobusean jesarlekua erreserbatzeak ez du eskubiderik ezta lehentasunik ematen sarrerak eskuratzeko orduan.