Skip to main content
EU
Kluba

S.D. Eibar-ek ordainketa helbideratu gabe duten abonatuen bankuko datu eske hasi da

Sociedad Deportiva Eibar-ek urteko kuota helbideratu gabe duten abonatuei beraien bankuko datuak ematea eskatzen die, beharrezko baldintza izango baita urtarriletik aurrera, abonuak berriztuko diren datan.

Hauetaz gain, kuota, 2101 digituekin hasten den kutxako kontu batean (Kutxabank-en fusioaren aurreko kontu zenbakiak) helbideratuta duten abonatuek ere datu eguneratuak eman beharko dituzte.

Guzti hauek, Eibar-eko egoitzan Ipuruan 10:00etatik 13:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak bitarteko ordutegian, astelehenetik ostiralera, telefonoz 943 20 18 31 zenbakira deituz edo socios@sdeibar.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz bankuko datuak eman edo eguneratu ahal izango dituzte.