Skip to main content
EU
Lehen Taldea

S.D. Eibarrek lehen itzuli apart bat porrotarekin ixten du

S.D. Eibarrek ez du punturik lortu C.D. Numanciaren aurka lehen itzuliko azken neurketan. Neurketa parekatu bat non armaginak berdintzeko aukera izan dute.

1-2ko porrota S.D. Eibarrentzat 21. jardunaldi honetan. Aukera gutxiko lehen zatian, C.D. Numanciaren aldeko penalti bat 44. minutuan, gola bihurtu eta neurketa piztu du. 

Hasiera biziagatik ere, partiduko lehen aukera ez da 19. minuturarte heldu. Yurik, urrutiko jaurtiketa batekin saiatuz, Ribas estualdietan jarri zuen, honek jaurtiketa geltidu zuen, baina aldaratzean ez Jotak ezta Moralesek ere ez ziren fin ibili. 

Ondorengo aukera Numanciarentzat zen, 35ean, Luis saiatu zen areaz kanpoko jaurtiketa batekin, baina baloia kanpora bidali zuen. 

Lehen zatia amaitu baino lehen, baloi batek Yuriren besoan jo eta epaileak penaltia adierazi zuen Numanciaren alde. Lehen gola helduz soriatarrentzat. 

Bigarren zatia oraindik eta okerrago hasi zen, bi minututra Anquelaren taldeak bigarrena eskuratu baitzuen. Iruretak jaurtiketa bat gelditzea losrtu zuen, baina azken unean baloiak ihes egin zion eta sare barrura desbideratu egin zen. 

Markagailuan tartea egon arren, armaginak burubelarri joan ziren golaren bila eta 59. minutuan, Jotaren burukada bat sareetan amaitu zuen. Arruabarrenak eskumatik erdiratu eta Eibarren 21 zenbakiak buruz, tarteak murriztu zituen.

Geratzen ziren 30 minutuetan ez zen askoz gehiago gertatu, nahiz eta armaginak baloiaren jabe izan, ordu erdi horretan armaginak ezin izan zuten aukerarik sortu markagailuan berdinketa ezartzeko.

 

FITXA TEKNIKOA

EIBAR: Xabi, Albentosa, Errasti (Diego Jimenez 80"), Arruabarrena, Eizmendi (Urko Vera 50"), Dani Garcia, Yuri, Lillo, Morales, Jota eta Raul Navas.

NUMANCIA: Ribas, Gaffor, Julio Alvarez, Del Pino (Victor Andres 30"), Akapo, Juanma, Natalio, A. Tomas, Bonilla, S. Enrich (Pedro Martin 82") eta Luis Valcarce (Palanca 74").

GOLAK: 0-1 Julio Álvarez pen. 44", 0-2 Sergi Enrich 47" y 1-2 Jota 58"

EPAILEA: Jose Luis Munuera Montero (Andaluziarra) txartel horia erakutsi dio Raul Navas eta Dani Garcia etxekoei eta Akapo eta Bonilla bisitariei.