Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar-eko Futbol Eskolak denboraldiari hasiera emango dio irailaren 30ean

2004, 2005 eta 2006. urteetan jaiotako neska mutilei zuzenduta dagoen SD Eibar-eko Futbol Eskolak 2014-2015 denboraldiari hasiera emango dio hurrengo irailaren 30ean 153 ikaslerekin.

Guztira 137 mutilek eman dute izena ( 39 2004. urtekoak, 61 2005. urtekoak eta 37 2006. urtekoak) eta 2004 - 2006 urte bitartean jaiotako 16 neskek.

Kopuru handiena 2005. urtean jaiotako mutilak izanik, horietako hamaika 2004. urtekoen taldean barneratu behar izan dira. Bestalde, neska guztiak 2006. urtean jaiotakoen taldean barneratuak izango dira.

Entrenamendu egunak asteartetik ostegunera izango dira, 17:00etatik 18:30ak arte Ipuruako anexo zelaian. Egutegia hurrengoa izango da:

Asteartea: 2006. urtean jaiotako mutilak eta neska guztiak.

Asteazkena: 2005.urtean jaiotako mutilak ( 2004. urtean jaiotako mutilekin entrenatuko dutenak izan ezik)

Osteguna: 2004. urtean jaiotako mutilak eta 2005. urtean jaiotako hamaika mutil.

Hurrengo irailaren 25ean, osteguna, 19:00etan Portalean Futbol Eskola honen aurkezpena egingo zaie izena eman duten neska mutilen gurasoei.