Skip to main content
EU
Kluba

Klubeko Harrobiaren denboraldiari agur esateko ekitaldia

Ospakizuna Ipuruako Anexoan egin da

Jokalari, entrenatzaile eta Administrari Kontseiluko kideak, gurasoekin batera, egon dira Ipuruako Anexoan egin den Klubeko harrobiaren denboraldiari agur esateko ekitaldian.

Ekintza tradizional honetan, denboraldi osoan egindako lana eskertzeaz eta lortutako arrakastak ospatzeaz gain, nabarmendutako jokalariei eta talde bakoitzean Klubaren baloreak ondoen ordezkatzen dituzten jokalariei sariak eman zaizkie.

Amaia Gorostiza Klubeko presidenteak bertan bildutakoei adierazi dienez, “lagunen arteko bilera honetan Eibarren esentzia, eta defendatzen ditugun eta txikienei erakutsi nahi diegun baloreak biltzen dira”.

 “Zuek, jokalariak, zarete gure ondasun handiena. Kirola eta pertsona moduan hezitu nahi zaituztegu, eta etorkizunean familia honetako kide izateaz harro izan zaiteztela”.

Harrobiko egitura osatzen duten teknikarientzat ere esker oneko hitzak izan ditu, Mikel Gonzalez azken hiru urteetan SD Eibarreko Harrobiko Koordinatzailea izandakoari eskaintza berezia eginik, denboraldi amaieran Kluba utziko duelako.

Mikel Gonzalez berak talde guztiak zoriondu ditu egindako denboraldiagatik. Etorkizunera begira arrakasta opa die eta Eibarren adierazle garrantzitsuenak direla azpimarratu die.

Miguel de los Toyos Eibarko alkateak aipatu zorionak eman die “irabazi dutenei eta gutxiago irabazi dutenei, jokatu dutenei eta gutxiago jokatu dutenei”, izan ere, garrantzitsuena pertsonen heziketa delako.

Ekitaldian Fran Garagarza SD Eibarko Kirol Zuzendaria, eta Markel Alberdi eta Jon Romarate igerilariak ere izan dira.