Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Kenni Thompson, emakumezkoen lehen taldearen errefortzu berria

Ingalaterrako ligatik dator, 21 urte ditu eta hegaleko jokalaria da

Eibarrek Kenni Thompson (Bermudas, 2000) jokalaria kontratatu du emakumezkoen lehen talderako. Bi hegaletatik erasoko posizioetan aritzen da eta London City Lionesses talde ingelesetik dator.
Thompsonek esperientzia du Espainiako ligan, 2019 eta 2021 artean Espanyol, RC Deportivo eta Santa Teresa taldeetan aritu ondoren.
Jokalari armagin berria Yeray Martinen aginduetara egongo da ostiraletik aurrera, egun horretan entrenamenduetara sartuko baita gainerako taldekideekin batera.