Skip to main content
EU
Kluba

Jordi Telletxea, emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile berria

Aiheko Uria izango da bigarren entrenatzailea, Urtzi Arevalillo prestatzaile fisiko berria eta Asier Rey atezainena

Jordi Telletxea SD Eibarreko emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile berria da. 43 urteko donostiarra da Telletxea, eta azken urteotan Liga nazionalaka eta Ohorezko Jubenil mailara igoera lortu duen Hernani taldea zuzendu du.

3. maila duen entrenatzailea da, eta 24 urte eman ditu maila ezberdinetan entrenatzaile lanetan. Entrenatzailen eskolako irakaslea da, arlo taktikoan.

Prestatzaile berriak ilusioz beterrik datorrela adierazi du. “Oso pozik nago aukera honekin. Hazten jarraitzea dugu helburu, eta Eibarren, Debabarrenan eta lurralde osoan gure lana indartu nahi dugu. Klubeko eta zonaldeko talde erreferentea izan nahi dugu. Kirol arloari dagokionez, ez diogu gure buruari mugarik jarriko, eta ahalik eta goren iritsi nahi dugu”, azaldu du.

Telletxearekin batera Urtzi Arevalillo iritsi da taldera, eta prestatzaile fisiko lanak egingo ditu. Izan ere, Arevalillok lan hauek egin ditu azken urteetan CD Elgoibarren, Oriokon, Intxaurdin eta baita Añorgan ere, non emakumezkoen futboleko koordinatzaile eta Infantilen metodologoa izan den.

Beraiekin batera Aiheko Uriak eta Asier Reyk jarraituko dute. Uria bigarren entrenatzailea izango da, joan den denboraldian bezala, eta Rey atezainen prestatzailea izango da.

Juan Araujok, aldiz, hainbeste urtetan emakumezkoen harrobian lan egindakoak, delegatu lanak egingo ditu.