Skip to main content
EU
Bigarren Taldea

Jokin Aranbarri da CD Vitoriako entrenatzaile berria

Gazteen A mailan bi urte egin eta gero hartuko du bigarren taldearen ardura

Jokin Aranbarri da CD Vitoriako entrenatzaile berria. Armaginen entrenatzaileak hartuko du bigarren taldearen gidaritza, azken bi urteak Gazteen Ohorezko Nazional Mailan entrenatu ostean.

Aranbarrik seigarren denboraldia beteko du klubean. Oinarrizko futbolaren egiturara 2016ko udan iritsi zen Kadete Ohorezkoaren kargu egiteko, bi denboraldiz entrenatu zuen taldea. Ostera, Euskal Ligako Kadetean aritu zen urtebete eta iaz Gazte Mailako lehen taldearen ardura hartu zuen. Harekin bi denboraldi bikain burutu ditu.