Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Jaime Jimenezek ate armagina defendatuko du

Atezaina talde armaginera heltzen da Valladoliden hiru denboraldi egon ostean.

Jaime Jimenez Merlo (33 urte) S.D. Eibarren laugarren fitxaketa da. Valladolid C.F.tik dator bertan aurreko denboraldian 10 partidu jokatuz Lehenengo Mailan eta 12 gol jasoz.

Valdepeñasen jaioa (Ciudad Real), Bigarren Mailan zazpi denboraldi egon ondoren, azkenengoan Lehenengo Mailara igoz Valladolidekin, eta beste bi denboraldi Lehenengo Mailan egonda pucelako taldearekin, esperientzia nahikoa dauka Lehenengo Mailako Eibarren erronkari aurre egiteko.

Atezainak denboraldi batez sinatu egin du, automatikoki berriztua izanik maila mantentzen baldin bada.