Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Itzuliko gara

Madrilgo Atleticoren aurka galduta, maila galdu du Eibarrek

Emakumezkoen lehen taldeak porrota jaso du Atletico Madrilen aurka (3-1) denboraldiko azken bidaian, eta agur esan dio Primera Iberdrolari.

Partida hasiera ona egin dute armaginek, aurkariari aurrez egiten asmatzen. Hala ere, lehen zatiaren erdialdean Kgatlanak madrildarren lehena egin du, eta 1-0 iritsi da atsedenaldira.

Bigarren zatian, etxekoak indartsuago atera dira, eta bigarren zatiko lehen minutuetan iritsi da madrildarren bigarrena, eta handik gutxira hirugarrena. 60. minutuan markagailuak 3-0 erakusten zuen arren, eibartarrek ez dute amore eman, eta golaren bila aritu dira. 72. minutuan iritsi da armaginen gola, Kundananjiren bitartez.

Jaitsiera ziurtatu ondoren, Jordi Ferronen taldeak mailari agur esango dio denboraldiko azken partidan, datorren astean, Unben.