Skip to main content
EU
Kluba

Ipuruak aurrea hartu zion garaiari eta emakumezkoen futbol partida bat hartu zuen 1971n

Agintariek espresuki debekatu arren, partida jokatu zen

Ipuruako estadioa emakumezkoen futbolaren hazkundearen lekuko izan da goiz-goizetik, eta partida bat hartu zuen 1971ko maiatzaren 29an, emakumeentzako futbol txapelketa ofizialak egon baino urte batzuk lehenago.

Ondoren, Eibarko emakumezkoen taldearen eta Euskal Selekzioaren partidak hartu ditu Ipuruak.
Eibarren emakumezkoen futbolari buruzko lehen aipamena egiteko 1971ko maiatza hartu behar da kontuan, egun horretan, haize eta marearen kontra, Eibarko eta Ermuko taldeen arteko lagunarteko partida bat jokatu baitzen.
Eibarko gazte talde batek Antonio Corral Eibarreko zuzendari eta entrenatzaile ohiaren konplizitatea bilatu zuen partida jokatzeko onespena lortzeko.

Hala ere, irrika horiek talka egin zuten agintari eskudunekin, Gipuzkoako Gobernu Zibilak debekatu egin baitzuen topaketa egitea, argudiatuz “ez dela egokia andereñoentzat”.
Horrek ez zituen Eibarko aitzindariak uxatu, eta partidarekin aurrera jarraitu zuten, Markeskoako komentuko Jasokundeko Hermanita mojentzat 75.000 pezeta biltzeko helburuarekin. Egun horretan bertan emakumezkoen bigarren partida jokatu zen Ipuruan, Bizkaiko bi talderen aurka.
Azken orduan beste ezbehar bat gertatu zen, izendatutako epaileak azkenean uko egin baitzion agintarien debekuarengatik, eta partida lineako epaileetako batek zuzendu zuen.
Mikel Izeta jokalarietako baten mutil-laguna izan zen jokalariak entrenatzeaz arduratu zena. Futbolarien ekipazioek Eibarko Lambretta moto fabrikako publizitatea zeramaten.
Azken emaitza 1-0 izan zen Eibarko taldearen alde.

22 urteko jauzia egin behar da Ipuruan emakumezkoen futbola berriro aurkitzeko, 1993an Eibartarrak eta Bilbao taldeek Kopako partida bat jokatu baitzuten, bilbotarrek 1-5 irabazi zutelarik.
Duela gutxi, 2016ko azaroaren 26an, lagunarteko partida bat jokatu zuten Eibarrek eta Taconek (egungo Real Madril). Armaginak 2-1 nagusitu ziren, Sara eta Ainhoa Alonsoren golei esker.
Ondoren, 2018ko abenduaren 16an, Eibarrek eta Osasunak lagunarteko partida jokatu zuten Ipuruan, Aspanogiren alde. Partida binako berdinketarekin amaitu zen, Idoia eta Nahiaren eskutik.

Emakumezkoen nazioarteko partida ere jokatu da, 2017ko azaroaren 25ean, Euskal Selekzioaren eta Txekiar Errepublikaren artean, euskal selekzioaren aldeko 2-1eko emaitzarekin.


Argazki-oinak:
- 1971ko partidua
- Eibar-Tacon
- Eibar-Osasuna
- Euskadi-Txekia