Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Ipurua agurtu eta…Lehenengo Mailan itzuliko da

S.D. Eibarren garaipena C.D. Lugoren aurka, Jota Peleteirok neurketa hasieran lorturiko gol bati esker.

Alde izan du partidua hasieratik Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldea, 8. minututik aurrera irabazten joan baita Jota Peleteiroren gol bati esker. Galiazarra hegaletik joan eta arerio batzuk gainditu ondoren, azpiz jaurti eta baloira zutoin ondotik barrura joan da Jose Juanen esfotsua hutsean utziz. Lehenengo Mailako talde baten hasiera.

Hortik lehen zatiaren amaierararte, partidua asko baretu da eta Lugok hartu du baloia bere kontrolpean, baina estualdi larrietan Irazusta jarri gabe, atezainak, bere debut ofizialean, ondo geldiarazi ditu bere atera zuzentzen ziren baloiak.

1-0ekoarekin heldu da atsdenaldia.

Denbora berrabiarazai denean, Eibar burubelarri joan da eta bi aukera eduki ditu bigarren gola lortzeko, baina Capa eta Morales ez dira fin ibili bietan eta euren aukeretan kale egin dute.

Bigarren zatian zehar, bisitariak baloiaren kontrola izaten jarraitu dute, baina ia ez dute aukerarik eduki berdinketa markagailuan ezartzeko. Eibarrek, ordea, tarteak zabaltzeko aukerak izan ditu. Arru eta Jotak, bi aukera oso argi izan dituzte dena alde edukita, baina azkenengo unean kale egin dute.

Azkenean, markagailua ez da mugitu eta Jotaren gola garaipena eman dio talde armaginari.

Hiru puntu hauekin, Eibarrek pilatzen jarraitzen du eta bere eskura dauka Liga Adelanteko lehen postua.

Hurrengo eta txapelketako azken jardunaldian, Eibarrek, Los Pajaritos-eko zelaia bisitatuko du C.D. Numanciaren aurka jokatzeko.

 

FITXA TEKNIKOA

EIBAR: Irazusta, Arregi, Albentosa, Capa, Errasti, Dani García, Mainz (Arruabarrena 64"), Yuri, Lillo, Morales (Diego Jiménez 78") y Jota (Gilvan Gomes 85").

LUGO: Jose Juan, De Coz, Jorge Garcia, Pablo Alvarez (Pablo Sanchez 68"), Seoane, Manu, Renella, Alvaro Peña (Rafael Garcia 73"), Pavon, Iago Diaz eta Ivan Perez (Sandaza 77").

GOLAK: 1-0 Jota 8"

EPAILEA: Daniel Ocon Arraiz (Errioxarra) etxekoen aldetik txartel horia erakutsi dio Albentosari eta Gilvan Gomesi eta bisitarien aldetik Iago Diaz, Peña eta De Coz-i.

4959 zaletu gaur Ipuruan.