Skip to main content
EU
Kluba

Ines Ayestaran, emakumezkoen lehen taldeko jokalari berria

SD Eibarrek Ines Ayestaranen fitxaketa itxi du. Añorga KKE taldetik datorren atzelaria da, eta bere ibilbide guztia talde berean egin du. 19 urteko donostiarrak zentral postuan jokatzen du, oso azkarra da eta zelaian kokapen ona du. Ayestaranek lana eta esfortzua eskainiko dizkio taldeari. 

Bestalde, Eider Egaña, Irati Etxeberria, Uxue Iparragirre eta Nahia Larrinaga, laurak filialeko jokalariak, lehen taldearekin egingo dute aurredenboraldia.