Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Iker Dorronsoro: "Taldeak berreskuratu egin du lehen itzulian izan ginen Eibar hori"

"Etxean partida ona egin genuen beraien aurka eta partida on bat egin nahi dugu berriro", adierazi du entrenatzaile armaginak

Iker Dorronsorok prentsaurrekoa eskaini du bihar Errealaren aurka Ligako hogeita bostgarren jardunaldia jokatu aurretik. Neurketa bihar jokatuko da 12:00tan Zubietan.

Entrenatzaile armagina Rayo Vallecanoren aurka jokatutako partidaren inguruan mintzatu da. “Nahiz eta berdinketa lortu, taldeak berreskuratu egin du lehen itzulian izan ginen Eibar hori, eta seinale ona da”. Zentzu horretan, “giro alaia dago eta gendea pozik ikusten da”, aitortu du.

Dorronsorok biharko aurkaria ere aztertu du. “Erreala oso bolada onean dago, oso erregular, eta hirunaka lortzen ari da puntuak”. “Hirugarren postutik hiru puntura jarri da eta momento honetan aurrean eduzi dezakegun aurkaririk zailenetako bat izan dezakegu aurrean”, aitortu du. Gainera, “atzekaldean ere oso jokalari onak dituzte eta sakontasun asko ematen diote taldeari. Horrek aurkaria momento askotan atzean sartzea behartzen du”.

Hala ere, eta biharko partidari begira, “taldea gogotsu dago, azkenean derbi bat ere bada, eta etxean partida ona egin genuen beraien aurka eta partida on bat egin nahi dugu berriro eta zerbait lortu”, adierazi du.

Horren harira, eta neurketako giltzak zeintzuk izango diren galdetuta, “garbi dago defentsiboki laguntza asko egon behar direla, intentsitate askorekin jokatu beharko dugula eta beraiek eroso ez egotea lortu behar dugu”, esan du Igeldokoak.

Mailari eusteko zenbat puntu beharko diren galdetuta, “ez dakit matematikoki esaten”. “Uste dut 30 puntu baina gehiago atera beharko direla permanentzia lortzeko”, adierazi du. “Orain 23 punturekin gaude eta uste dut beste 10 beharko genituzkeela mailari eusteko”. Hala ere, “uste dut kapazak izango garela 10 puntu horiek lortzeko”, aitortu du entrenatzaile armaginak.

Biharko neurketari begira bajak dauden galdetuta, “printzipioz Ruth kanpoan geratuko da”. “Aurreko egunean partida osoa jokatu zuen eta astean zehar molestia batzuk nabaritu ditu eta printzipioz biharko partidarako ez dugu izango”, esan du.