Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Iker Dorronsoro: "Jokalariek lan asko egin dute eta saria izan dute"

Emakumezkoen Eibarreko entrenatzaileak aurreratu du taldeak "ideiak argi" dituela eta "oso bizia" izatea izango duela oinarri

Iker Dorronsoro Eibarreko emakumezkoen lehen taldeko entrenatzailearen hitzetan, "jokalariek lan asko egin dute eta erraztasun asko jarri dituzte, eta argi dago esfortzuak eta lanak saria izan dutela".

Klubeko hedabide ofizialei egindako adierazpenetan, Dorronsorok azpimarratu du taldeak "ideiak argi" dituela eta "presioa ondo egiten dakien talde bizia" izan behar duela.

“Ahalik eta azkarren kategoria berriara egokitu beharko gara eta hori izango de lehenengo helburua. Behin hori lortzen dugunean eguneroko horretan disfrutatzea izango da bigarren pausua”.

“Garbi dago lehehengo mailara igotzea peaje garestia izan dela ta klubak apustua egingo du ere bai taldea lehenengo mailan mantentzeko urte askotan. Klub xume batentzat lehenengo bi taldeak, bai neskena, bai mutilena, lehenengo mailan egotea arrakasta handia da”.

“Printzipioz, iezagutzea erraza izango den Eibar bat ikusiko dugu hurrengo urtean ere bai. Ideaiak garbi ditugu eta batez era badakigu taldea zertan den ona eta kategoria berri honetara egokitu beharko gera erritmo askoz altuago dagoen kategoria bat delako eta presio altua eta intsentitate handia ematen saiatuko gara partiduei”.

“Plazer bat izan da jokalariekin lan egitea. Beren partetik asko erraztu dutela gure lana. Hasieran egia da ere pixka bat kostatu zitzaigula ezagutzea baina behin ‘feedback’ hori egin genuenean,  garbi dago gauzak ondo joan direla ta eskatu deguna haiek ere bai eman digutela zelaian”.

“Batez ere, lasaitasuna saiatu nintzen transmititzen bagenekielako talde berria ginela, bagenekiem kategoria berria batean ginela eta oso exijentea izango zela. Talde potente asko izango genituen aurkari modua. Beraz, bageniekien ere epe motzera emaitzak ez zirela errezak izango lortzea. Lasitasun horretatik lan egin degu eta nik uste dut hori izan dela gakoetako bat gero azkenean lortu ditugu emaitzak lortzeko”.