Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Hurrengo asteazkeneko Espanyolen aurkako neurketarako sarrerak salgai daude Ipuruan

Klubeko bulegoetan erosi daitezke tiketak, 27,50€tan

Eibar Kirol Elkarteak salgai jarri ditu hurrengo asteazkenean, hilaren 18an, 19:30tan, RCED Stadiumen Espanyolen aurkako neurketarako sarrerak.

27,50 eurotan erosi daitezke sarrerak, eta salmenta Ipuruako bulegoetan egingo da (astelehenetik ostiralera, 10:00tatik 13:00tara eta 16:00tatik 20:00tara) hurrengo astelehen eguerdiera arte.

Etxetik kanpoko partidu guztietan bezala, sarrerak erosi nahi dutenek izena, bi abizen eta NAN zenbakia eman beharko dute, segurtasun neurriak tarteko.