Skip to main content
EU
Lehen Taldea

36. eta 37. jardunaldietako ordutegiak

Liga Adelanteko 36. jardunaldiari dagokion partiduan, S.D. Eibarrek, Recreativo de Huelva jasoko du Ipuruan

Partidua, igandean, apirilak 27, 12:00etan jokatuko da. Neurketa Canal+-ek eskeiniko du zuzenean. Nuevo Colombinon jokaturiko joaneko partiduan, 1-2 irabazi zuen Eibarrek, Raul Navas eta Moralesen golei esker.

 

Honekin batera, 37. jardunaldiko partiduan, urdingorriak Iberostar Estadioa bisitatuko dute R.C.D. Mallorcaren aurka jokatzeko.

Partidua, igandean, maiatzak 4, jokatuko da 18:15etan. Neurketa La Sexta-k eskeiniko du zuzenean. Joaneko partiduan, Mallorcak, garaipena atera zuen Ipuruatik 0-1 irabaziz.