Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Hercules - Eibar: Arriskutik aldentzeko norgehiagoka

Eibar K.E.k igandean, Urriak 13, Bigarren Mailako 9. jardunaldiari dagokion neurketa jokatuko du, Garitanorenak Alicantera bidaiatuko dute, hain zuzen ere Jose Rico Perez zelaira, Hercules Futbol Taldearen aurka jokatzeko.

Txuriurdinak porrot gehiago lortu dituzte garaipenak baino. Honela ba, 4 neurketa galdu dituzte, 3 berdindu eta bakarra irabazi, guztira 6 puntu lortuz momenturarte. Talde alikantearra, 9. jardunaldi honetan, 20. postutik irtetzen da, bi gutxiago Eibarrekin alderatuz.


Eibar, berriz, sailkapeneko 18. postuan dago kokatuta. Garitanok zuzenduriko taldea, garaipenaren bila joango da lau jardunaldi jarraian baidaramate hiru puntuak eskuratu gabe, baita postu arriskutsuetatik ihes egiteko asmoz. Zalantza gabe neurketa gozoa daztatuko dugu igandeko arratsadeko 18:00etatik aurrera.