Skip to main content
EU
Fundazioa

Hasi da Futbol Eskolaren 2016-2017 denboraldian izena emateko epea

SD Eibar Fundazioaren Futbol Eskolan matrikula online egiteko aukera dago gaurtik aurrera.

SD Eibar Fundazioak zabaldu du 2005 eta 2008 urteen artean jaiotako neskek eta 2006 eta 2008 urteen artean jaiotako mutikoek 2016-17 denboraldian izena emateko epea. Lehen aldiz, matrikula online egin ahal izango da www.sdeibar.com/futboleskola  helbidean, formatu eroso eta erraz batean, ordenagailua, tableta edota smartphonea erabiliz.


Datorren uztailaren 26ra arteko epea dago, eta zalantzarik edo kontsultarik izanez gero, bidali futboleskola@sdeibar.com helbide elektronikora edo joan Klubaren beraren bulegoetara.

SD Eibar Fundazioak Futbol Eskola sendotu du eskariaren gorakadari eta kirol-erronkari egoki erantzun ahal izateko, hori da 2016-17 denboraldirako berritasunetarik bat. Aurrerantzean, Futbol Eskolak koordinatzaile bat izango du, gurasoekin harreman hurbilagoak izateko. Gainera, metodologia erabat integratua erabiliko da Oinarri-futboleko Metodologia zuzendariaren ikuskaritzaren pean, futbolaren bidez giza balioetan heztea delako eskolaren zereginetako bat eta SD Eibar Fundazioaren bereizgarri.
SD Eibar Fundazioak familiekin hartutako konpromisoa dela-eta, kuotak bere horretan jarraituko du, 264 euro urtean, eta dagoeneko ahizparen edo nebaren bat izena emanda dutenek % 50eko deskontua izango dute kuotan. Kuotaren truke, gainera, entrenatzeko arropak (elastikoa, galtzak eta galtzerdiak), partidako arropak, kirol-jertse bat, futboleko bota pare bat eta kirol-poltsa bat jasoko dituzte.


Asteko entrenamenduak Ipuruari atxikitako zelaian izango dira, eta ordutegi honen arabera;

  • Neskak, 2005-2008: astelehenetan, 17:etatik 18:30era.
  • Mutilak, 2006: asteartetan, 17:00etatik 18:30era.
  • Mutilak, 2007: asteazkenetan, 17:00etatik 18:30era.
  • Mutilak, 2008: ostegunetan, 17:00etatik 18:30era.

Futbol Eskolan izena-emateko Eibarren erroldatuta egon behar da nahitaez, edota Futbol Eskolarik ez duen Gipuzkoako beste udalerri batean.
Era berean, neska-mutikoa inskribatuta egon beharko da Gipuzkoako Multikirolan (eskola-kirola).