Skip to main content
EU
Kluba

Gol-festa armagina (IV). Numantziak sei gol jaso zituen Ipuruara egindako lehen bisitan

Armaginek 6-2 irabazi zuten 1952ko urtarrilaren 27an

Numantziak Ipuruara egindako lehen bisitan, 1952ko urtarrilaren 27an, 6-2ko jipoia jaso zuen Eibarren kontra.
Partida oso egoera txarrean jokatu zen, aurreko egunetan euri asko bota baitzuen, eta horrek ere jendetza handia ez izatea eragin zuen. Gola jaso arren, prentsak Numantziaren onena defentsa izan zela esan zuen.
Partida hasi aurretik, Numantziak, Ipuruara egindako lehen bisitaren ohiko banderatxoa jaso zuen. Epailea, Marticorena jauna izan zen.

Eibarren hamaikakoa: Marquijana, Gallo, Menárguez, Perez, Valdes, Toledo, Odriozola, Galardi, Duque, Sarasqueta III eta Luis Mari Aranegui. Eibarrek Guisasola "Kaikuren" ta Jose Sarasqueta Sarasketa II bajak zituen, eta zelai erdian "el negro" Valdes bilbotarrak eta Toledok ordezkatu zituzten. Dena den, Duque golegileak bere zigilua utzi zuen eta bi gol lortu zituen.
Partida hasi eta 20 minutura, Luis Mari Araneguik sartu zuen Eibarrek egindako lehen gola. 39 minutuan, Duquek, kontraeraso batean, atezaina driblatu eta bigarrena sartu zuen. 2-0ekoarekin iritsi zen atsedenaldira.
Partidaren bigarren zatiko 7. minutuan, Numantziaren lehen gola iritsi zen, eta berdinketa lortzeko presioa egiten jarraitu zuen, baina 29 minutuan, Perezen pasearekin, Duquek hirugarren gola sartu zuen.

15 minutu falta ziren eta markagailua 3-1ekoa zen, baina denbora horretan beste lau gol sartuko ziren. 34an Odriozolak gol bat lortu zuen Araneguiren paseari esker eta hiru minutu geroago Jose Mari Galardi Realak utzitako erdilariak bosgarrena sartu zuen. Amaierarako lau minutu falta zirenean Cayetano Menarguez atzelari eibartarra kanporatu zuten, eta 44.ean Sarasqueta III.ak seigarrena lortu zuen. Handik gutxira, soriarrek bigarrena markatu zuten.
20. jardunaldiaren ostean, Burgosek zazpi puntuko aldea atera zion Eibarri, bigarren zihoana, eta hamar partida besterik ez ziren geratzen liga amaitzeko, txapeldunarentzat 2. mailara igotzea sari gisa zuelarik. Bigarrenak ez zuen promozioa jokatzeko aukerarik ere. Liga amaieran, Burgos izango litzateke txapelduna Eibar baino puntu bat lehenago.

Datu hauek, SD Eibar Fundazioko Patronatuko kidea den Jesus Gutierrez historialariarengandik eskuratu dira.


Argazkiak:

- Eibarren erasoa euriaren eta lokatzaren artean.
- Jose Luis "el negro" Valdes erdilari bilbotarra.
- Jose Maria Galardi donostiarra.