Skip to main content
EU
Kluba

Eibar KE talde guztietako kapitainek ortzadar besokoa erabiliko dute astebukaerako beraien neurketetan

Gizonezkoen lehen taldeak Vigoko Celtaren aurka neurtuko ditu indarrak; emakumezkoena Ardoiren aurka lehiatuko da

Eibar Kirol Elkarteko maila ezberdinetako talde guztietako kapitainek ortzadar besokoa erabiliko dute astebukaerako beraien neurketetan, LGFTfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta. 

Ez da ekimen hau egiten den lehen aldia. Izan ere, iaz Dani Garciak eta Ainhoa Alonsok besoko bera erabili zuten beste norgehiagoka batean. Denboraldi honetan, ordea, maila ezberdinetako talde guztietako kapitainek jantziko dute besoko hau, gizonezkoen zein emakumezkoen lehen taldetik hasita.

Era berean, ekimen honen bidez Eibar KE-k orain gutxi hildako Ekain ondarroarari omenaldia egin nahi diote.