Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Gizonezkoen lehen taldeko bajak

Esteban Burgosek, Xabi Etxeitak, Toño Garciak eta Fernando Llorentek ez dute Eibarren jarraituko

Esteban Burgosek, Xabi Etxeitak, Toño Garciak eta Fernando Llorentek ez dute SD Eibarren jarraituko, behin kontratuak amaituta.
Esteban Burgos (Salta, Argentina, 1992) 19/20an iritsi zen Eibarrera, eta hiru denboraldi egin ditu armagin gisa. Guztira 54 partida jokatu ditu 4.142 minututan banatuta, 4 gol egin ditu eta 2 asistentzia eman.
Xabi Etxeitak (Amorebieta-Etxano) elastiko armagina denboraldi honetan jantzi du lehendabiziko aldiz. 17 partida jokatu ditu 1.197 minututan, eta gol bat sartu du.
Toño Garciak (Alcala de Henares, 1989) 34 partida jokatu ditu bere lehen denboraldian Eibarren. 2.652 minutu jokatu ditu, eta hiru asistentzia eman.
Fernando Llorentek (Rincon de Soto, 1985) 19 partida jokatu ditu Eibarrekin, 651 minutu, 2 gol eta asistentzia 1 sartuz.
Era berean, Fran Sol, Gustavo Blanco Leschuk eta Chema Rodríguez, hiruak utzitako jokalariak, euren taldeetara itzuliko dira mailegu-aldiak amaitu ondoren.

SD Eibarrek eskerrak eman nahi dizkie guztiei konpromisoagatik eta profesionaltasunagatik, eta zorterik handiena opa die etorkizunean.