Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Gizonezkoen lehen taldea lanera itzuli da

Goizeko 10:00tan hasi da saioa, eta jokalariek bakarka egin dute lan, eguerdiko 13:30 arte

Eibarko gizonezkoen lehen taldea gaur itzuli da entrenamenduetara. Goizeko 10:00tan hasi da saioa, jokalariak bakarka zelairatzen joan dira, eta 13:30arte luzatu da jarduna Atxabalpen. Jose Luis Mendilibarren aginduetara, lehen taldeko jokalariez gain, filialeko bost jokalari ere izan dira. 

Atxabalpek dituen zelai bietan aritu dira lanean kirolariak. Sergio Alvarez eta Pedro Leon izan dira zelairatzen lehenak, eta ondoren 10 minutuko tartearekin beste jokalari batzuk gehitzen joan dira, guztira gehienez 12 jokalari batu diren arte. 

Ariketa fisikoak egin eta gero, jokalariek baloiarekin aritzeko aukera ere izan dute, bakarka. 

Taldea astelehenean itzuliko da lan saioetara, eta larunbatera arte egunerako izango dute lana.