Skip to main content
EU
Kluba

Gernika eta Zaragozako partidetarako sarrerak salgai Ipuruan

Urbietakoak 30 euro balioko dute eta Romaredakoak 15 euro

Eibarrek gaur jarri ditu salgai talde bisitariek datorren ostegunean Gernikaren aurka eta astelehenean, hilaren 6an, Real Zaragozaren aurka jokatuko duten Errege Kopako partidarako bidalitako sarrerak.
Gernikak Urbietako tribuna bakarreko 100 sarrera bidali ditu, 30 euroren truke. Gaur arratsaldean eta asteazkenean erosi ahal izango dira Ipuruako Orsaixan gunean. Partida abenduaren 2an, ostegunean, izango da, 19:00etan.
Klub bizkaitarrak Urbietako leihatilan jarriko ditu salgai soberako sarrerak partida hasi baino ordubete lehenago, prezio hauekin:

  • Harmaila 30 €
  • 18 urtetik beherako harmaila (lagunduta) 15 €
  • Preferencia (zelaiaren perimetroan zutik) 15 €
  • Preferencia urtetik beherakoak (lagunduta) 10 €

Bestalde, Real Zaragozak 300 eserleku bidali ditu 15 euroren truke Romaredarako (eremu bisitaria). Gaurtik ostiralera bitartean erosi ahal izango dira Orsaixanen.
Partida abenduaren 6an, astelehena, jokatuko da, 16:00etan.
Bi kasuetan, sarrerak erosteko ezinbestekoa da bertaratutakoen izen-abizenak eta NANa aurkeztea.