Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Gaur jarri dira salgai Leganes – Eibar partidarako sarrerak

Klubak autobusak doan jarriko ditu zaleak Leganesera joan daitezen

Eibarrek gaur jarri ditu salgai Leganes – Eibar partidarako sarrerak (21:00, Butarque). Klubak 500 sarrera jaso ditu, bakoitza15 euroan. Partiduaren garrantzia dela eta, klubak autobusak doan jarriko ditu zaleak Leganesera joan daitezen.


Sarrerak 09:30etik aurrera jarriko dira salgai Orsaixanen, Ipuruan, eta autobusez bidaiatu nahi duten zaleek Viajes Premier Class Eibarko Agentzia Ofizialean eman beharko dute izena, sarrera erosi ondoren. Epea ostegunean amaituko da, 19:00tan.

Zale bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahal izango ditu, eta ezinbestekoa izango da datu pertsonalak ematea.

Autobusak larunbatean bertan irtengo dira Ego-Gaineko autobus geltokitik goizeko 08:00tan, eta partida amaitzean Eibarrera itzuliko dira.