Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: "Partidua irabazteko prestatuko dugu"

S.D. Eibarreko entrenatzailea, Gaizka Garitano, gaur prentsaurrekoan, igandeko partiduari buruz, Murcia "egoera onean dagoen taldea" izanagatik, armaginak norgehiagokarako prest daudela adierazi du, "Partidua irabazteko prestatuko dugu"

Hurrengo arerio honi buruz, Garitano argi dauka Julio Velazquezen taldea: "Oparirik egiten ez duen talde oso takdikoa da, oso lehiakorra, jokaldi antolatuetan gol asko lortu dituzte, argi daukate zertara jokatzen duten, eta mailako aurreralirik nazional onena daukate, Kike, gol pila daramatza eta dena bere inguruan suertatzen da... kontu handia izan behar dugu".

Nueva Condominan "inoiz" ez irabazteak "motibazio gehigarri bat" dela aitortu du entrenatzaile armaginak. Euskal taldeak murtziar lurraldetan garaipena bilatko du lidergoa ziurtatzeko: "gol asko lortzen saiatuko gara eta golik ez jasotzea, baina... ikusiko dugu, ez naiz ona gertatuko dena edo ez asmatzen" eta lehen postua mantentzea amets bat baino gehiago da eibartarrentzat: "Oso gustora gaude gauden tokian, eta borroka emango dugu hortik kendu ez gaitzaten, ondo ez bagaude, lanean jarraituko dugu" jakinda zeinen estua dagoen lehiaketa aurten, gauzak oraindik eta zailagoak jarriko ditu. Baina nahiz eta entrenatzaileak bere iragarpena eman "hauxe gogorra eta zaila izango da", taldeak eginiko denboraldia kontuan izanda, badaki ez dagoela ezinezkorik eta Murcian irabazteank permanentzia ziurtatzeko bidea asko laburtuko lukeela.

Azkenik, 27. jardunaldi honetan, Gaizka Garitanok ezin izango du Eizmendiren partaidetza eduki belaunean jasotako kolpe batengatik, ezta Arruabarrenarekin ere ez, zigorturik. Diego Rivas, bere zuntz hausturaz berreskuratzen ari dena ez da deialdian sartu, "prezipiatatua da" adierazi du entrenatzaileak, baina hurrengo 28. jardunaldirako prest egongo da.