Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: "Falta izan zaigu kalidade pixkat azkenengo metroetan"

Tekniko armaginak penaz jazo du ihes egiten utzi den gaurko aukera, non gaurko urdingranak, asko egin dute hiru puntuekin geratzeko.

Nahiz eta garaipena lortu ezin, Derioko, oso harro joan da bere mutilek egin duten lanarekin: "Era guztietan saiatu dugu baina ezin da izan. Sentsazioak oso onak izan dira. Gaur lasai egingo dut lo". Atezain aurkariaren partidua goraipatu duen arren, badaki fintasun apur bat gehiagok emaitza aldekoa bihurtu izango lukeela: "Falta izan zaigu kalidade pixkat azkenengo metroetan"

Lidergoan zazpi jardunaldi jarraian egon ondoren, Eibarrek lidergoa gaur galdu dezake, baina honek ez du Garitano kezkatzen: "Ez dut sailkapena begiratu ere egingo". Honi, taldeak goian egoteko dituen gogoak batu ditu, gaur argi gelditu den egoera zelaian ikusi denagatik. Hurrengo asteari begira, zorrotza izan da: "Zaragozara irabaztera joango gara".