Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: "Galtzetik zatozenean, estutu eta partida atera behar da"

Eibarreko entrenatzaileak nabarmendu du “ezin duzula gosea galdu kategoria honetan, gainetik pasatzen zaituztelako”

Gaizka Garitanok adierazi du taldea “gogotsu” dagoela aurreko asteburuan Andorran galdu eta gero, eta “irabaztetik zatozenean, estutu egin behar dela”.
Igandean Ipuruan (18:30ean) Racing Santanderren aurka jokatu baino lehen emandako prentsaurrekoan, entrenatzaile armaginak esan du “gosea ezin duzula galdu, gainetik pasatzen zaituztelako”.

 

ANDORRAKO PARTIDUA

“Aste hontan zuzenketak egin ditugu, ez genuen partidu onik egin Andorran. Aste luze joaten ari da logikoki. Galtzen duzunean edo ez duzunean itxura ona ematen beti zaude kezkatuagoa eta gauza gehiago zuzendu behar dira. Hortatik ikasi behar da eta saiatu partidu hau irabazten pasa den asteko ahazteko”.

“Danori kostazen zaigu ulertzea zer gertatu zen Andorran, jokalariei ere bai. Talde guztieri gertatzen zaie. Kategoria hontan partiduak errez irabaztea oso zaila da. Gure asmo da hori ez gertatzea gehiago eta ez egotea hainbeste alde egun batetik bestera”.

AURRERA BEGIRA

“Andorrara joan ginen gogo guztiekin eta batzutan ez dira gauzak ondo ateratzen. Zuzendu beharrekoa zuzendu dugu eta orain aurrera begiratu. Hau luzea da, hasi besterik ez gara egin eta gogoz berriro igandea ailegatzeko eta partidua saiatu irabazten”.

“Beti esaten dugu kategoria hau pixka bat ezagutzen duenak badaki partidu guztiak oso antzekoak direla, oso zailak, eta ez dago alde gehiegirik Andorra, Racing eta talde hauen kontra, igo berrien kontra jokatzetik Granada, Alavés eta hoien kontra jokatzera. Hori badakigu, zaila da hori azaltzea baina hola da, hola gertatzen da asteburutan. Berdintasun oso haundia da eta beste partidu zail bat eukiko dugu, seguru”.

RACING

“Talde igo berri bat da, hasieran gola sartzea kostatu egin zitzaion nahiz eta antolakuntza on bat euki. Azkenengo fitxakekin zelai erditik gora kalitatea irabazi du eta azkenengo bi partiduetan oso maila ona eman du. Asko ikusi dugu zuzenean Santanderren eta jende oso entxufatuta dago taldearekin. Momentu onean dator”.

“Saiatu behar gara hasieratik erritmo handia jartzen urduritasunean erori gabe. Galtzetik zatozenean ez dugu pentsatu behar bost minututan eta ordu laurden baten partidua irabazi behar dugunik. Gauzak ondo egin, erritmo handia sartu patiduari, baina buruarekin jokatu  eta saiatu gure bertsiorik onena ematen. Ez da ondo edo gaizki jokatu baizik eta zu izatea da. Aurreko astean ez ginen gu izan. Guk normalean egiten ditugun gauzak ez genituen egin, disputak ez genituen irabazi, bigarren jokaldiak ez genituen hartu, presioa gaizki bota genuen, erdiraketak oso gutxi, aukera oso gutxi. Hori da berriro berreskuratu behar duguna, gu izatea”.