Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: "Mutil hauek nora heldu ahal diren ikusi nahi dute"

Goizeko lan saioaren ondoren, tekniko urdingranak optimista heldu da prentsaurrekora, jakinda biharko aurkaria mailako oilar bat dela.

Sailkapenean ikusten dena jakinagatik ere, Deriokoa jardunaldi hau baino urrutirago ez doa: "Ez dut uste partidu erabakigarria denik, oraindik partidu asko geratzen dira". Partiduz partiduzko diskurtsoa mantendu egiten da eta ez dira begibistatik galtzen denboraldi hasierako helburuak, "Oraindik ez ditugu behar ditugun puntu guztiak mantentzeko".

Nahiz eta aurrean eduki mailako golik gehien dituen taldea eta igoerarako hautageietako bat, Garitano esperantzak baditu "Ez daukagu ezeri beldurrik, errespetu guztia",

Bihar Ipurua itxura ederra izango du eta Gaizkak, badaki hau zer adierazi nahi duen: "Jendearekin konpromezu bat daukagu, gurekin ere". Sailkapeneko egoera onak, motibazio extratzat balio du berak zuzentzen duen taldea askoz murgildutago egoteko: "Mutil hauek nora heldu ahal diren ikusi nahi dute"