Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: «Bigarren postuan gaude, eta hil ala biziko postua defendatu behar dugu»

Armagin entrenatzaileak uste du Burgosek “daukan ospea ondo irabazita dauka”

Gaizka Garitanoo adierazi du gaur:  «bigarren postuan gaude, eta hil ala biziko postua defendatu behar dugu».

Burgosen aurkako partidaren atariko prentsaurrekoan, Eibarko entrenatzaileak esan du biharko etsaiak “daukan ospea ondo irabazita dauka”.

 

BURGOS

"Talde oso zaila da, daukan ospea ondo irabazita dauka. Zazpi gol bakarrik jaso ditu etxetik kanpo denboraldi guztian eta horrek esan nahi du oso sendo ari dirala, oso zaila da talde horri gola sartzea jende asko pilatzen dutelako atzekaldean eta hori ez da txarrena. Guretzat txarrena da goiko hirurak oso jokalari onak direla eta bizkorrak".

"Aurreatzen badute markagailuan oso zaila da buelta ematea. Haien kontra bigarren parte oso ona egin genuen, kapaz gara gu gure mailan bagaude heureei era arazotan jartzeko, baina espero dugun partidua partidu itxi bat da eta pazientzia euki beharko dugu. Partidu hauetan pareta ez da botatzen ordu erdian, pixkanaka botatzen da, kolpe asko joz. Kolpe bakar batekin ez da horma hori botatzen".

JOKATZEKO MODUA

"Sendo gaude. Gauza asko galdu ditugu eta sendotasun pixka bat irabazi dugu lesioekin. Jokatzeko era pixka bat desberdin izan behar da hegaleko jendea ez daukagulako. Uste dot bai Tejero, bai Correa edo Imanolek taldean zeukaten pisua erasoan batez ere oso handia zala eta hori orain galdu dugu, baina azken hilabetean horrela ari gara jokatzen, ahal dugun bezela, eta behintzat taldeak jarraitzen du ondo konpetitzen".

"Moldatu gara beste era batera jokatzera azkenengo hilabetean, horrelako momentuak pasatu behar dira eta segi aurrera".