Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: "Horrelako aukeratan talde hau hazi egiten da"

Deportivo eta Eibarren artean Riazorren igandean jokatuko den finalaren aurrean, tekniko armagina esperantzarekin agertzen da eta bere jokalariak paper ona garuko dutelaren konfidantzarekin.

Riazorrek izango duen itxura eta Lehengo Mailako zelai bat izateak ez dio kezkarik ematen mister urdingranari "Azkenean, jokalaria zarenean, horrelako partiduak jokatu nahi dituzu. Konplexurik ez eduki", badaki bere taldeak aurpegia eman duela beste zelai handietan, hala nola, San Mames edota Carlos Tartirere "Horrelako aukeratan talde hau hazi egiten da".

Etxetik kanpo bere taldea ematen ari de irudi onarekin, Garitanok bere taldea horrela ikustea espero du "Kanpora joaten garen bakoitzean talde fidagarria garelakoaren jakitearen esperientziarekin goaz".

Zenbakiak hor daude eta bakarrik lau jardunaldi falta direnean, Derioko entrenatzailea ez du ezer entzun nahi matematikei buruz "Geratzen diren lau partiduak irabazten baditugu igoko gara. Hortik aurrera ez du ezertarako balio kalkuloak egitea". Bi taldeak dira faborito nagusiak igoera lortzeko, baina argi dauka "Horrelako gauza handiengatik borrokatu nahi baduzu, autoritate kolpeak eman behar dituzu".