Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: "Ilusioz inork ez gaitu irabaziko"

Tekniko armagina, Gaizka Garitano, Cordobaren aurkako prebia eskeini du, jakinda neurketa oso zaila izango dela, andaluziarrak etxean talderik onenetarikoa baitira.

 

Deriokoa, Arcangel-ko partidua konplikatua izango dela pentsatzen du: "Zelai batera goaz non bertako taldea punturik gehien atera duena da". Honekin bat, bi taldeen helbuaren desberdintasunak aipatu ditu, jakinik armaginen helburua maila mantentzea dela "Beraien helburua lehenengo mailara igotzea da".

Gironan jokaturiko partidua gogoan izanda, Garitanok Montilivin jokatu zen moduan ekiditea nahi du "Gironan eginiko partidu berdina egiten badugu, galduko dugu".

Kapital zabalkuntzaz galdetuta, prestatzaile armaginak irmo azaldu da gai horrekin: "Klubak daukan arazorik garrantzitsuena da", "Gaur egun futbola dagoen moduan, kluberik kaltetuena gu gara". Azkenik honekin bukatzeko, era positiboan amaitu du "Beste harri bat jarri digute bidean, baina gu onak gara harriak bidetik kentzen".