Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Garaipena Lezaman

0-1 irabazi dio Athletic Club B-ri

SD Eibarrek garaipena lortu du ligako hamazazpigarren jardunaldian Athletic Club Bren aurka (0-1), urtarrilaren 28an, 12: 30ean, Lezaman jokatutako partidan.

Lehen zatian markagailua ez da mugitu. Bi taldeak intentsitate handiarekin zelairatu dira eta partidan aurretik jartzeko hainbat aukera izan dituzte, baina bietako batek ere ez du lortu.

Bigarren zatian Eibar izan da baloiaren jabe, eta markagailuan aurretik jartzea lortu du Andrea Alvarezek 71. minutuan sartutako golari esker. Armaginek emaitzari eutsi diote eta 3 puntu eraman dituzte Lezamatik.

Berdinketa honen ostean, Yerai Martinen taldeak 9 garaipen, 7 berdinketa eta porrot bat (34 puntu) lortu ditu.

Armaginek Osasunaren aurka jokatuko dute ligako hemezortzigarren jardunaldian, otsailaren 1ean, asteazkena, Unben.

Hau izan da hamaikakoa: