Skip to main content
EU
Fundazioa

Gantxegi eta Larrañaga, SD Eibarreko jokalari berriak

Atzelari eibartarra eta Ibarrako aurrelaria emakumezkoen lehen taldean izango dira

SD Eibarrek Nerea Gantxegi eta Ane Larrañaga fitxatu ditu emakumezkoen lehen talderako. Maila handiko bi jokalari hauek taldea gorengo mailara igotzen laguntzea dute erronka nagusia.

Gantxegi 22 urteko atzelari eibartarra da. Azken hiru denboraldian Añorga KKEn jokatu du, eta aurretik talde armaginean jokatutakoa da.

Larrañaga Ibarran jaiotako 28 urteko jokalaria da, eta Mariño taldetik dator. Areto futboletan esperientzia handikoa, ondo moldatu da 11 futboletan, eta bere kalitatea agerian utzi du.