Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Gaizka Garitano: "Ez zait asko importa irabaztea edo galtzea, gehiago arduratzen zait gu geu izatea, beti bezela jokatzea"

S.D. Eibarren teknikoa, Gaizka Garitano, lasaitasunez hartzen du biharko partidua, baina jakinda Sabadell-ek nahiz eta una erosoan ez egon, kalitatea ez zaiola falta.

"Egoera txarra izanagatik, potentziala badauka, partidu garrantzitsuak irabazi ditu, orain dela gutxi 16 puntu lortu zituen 24tik.... azkenaldian partiduak galdu ditu. Agian ez da oso erregularra izan, baina edozein zelaitan irabazteko maila badauka, zelai zailetan irabazi du" baieztatu du gaur Garitanok prentsaurrekoan. Entrenatzailearen iritziz, bere mutilak adi egon beharko dira eta lasai hartu biharko norgehiagoka: "Sabadell baloiarekin ondo jokatzen duen taldea da eta maila handiko jokalariak ditu".