Skip to main content
EU
Fundazioa

Gabonetako Kanpusa bueltan da!

Kanpusa 2009 eta 2012 urteen artean jaitotako haurrentzat dago zuzenduta

SD Eibar Fundazioak Gabonetako Kanpusa egingo du 2009 eta 2012 urteen artean jaiotako haurrentzat. Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, fundazioko kanpusaren neguko edizioak bere jarduera berreskuratuko du Gabonetan.

Txikienek abenduaren 27tik 31ra izango dute edizio honetaz gozatzeko aukera, goizeko ordutegian, 09:00etatik 14:00etara, Ipuruako Anexoan. Campusak honako hauek hartzen ditu barne:

  • Janzkera teknikoa
  • SD Eibar Fundazioa poltsa
  • Hamaiketakoa
  • Entrenamendu- eta Teknifikazio-saioak
  • Astean jarduera ludiko bat

Izen-ematea zabalik da 95 €-ko prezioan eta plazak mugatuta egongo dira Covid19a dela eta. Kontsultatu informazio guztia hurrengo ESTEKAN. Ez galdu aukera eta eman izena!