Skip to main content
EU
Fundazioa

Futbol egokitua beste denboraldi arrakastatsu baterako prestatzen hasi da

Genuine eta GP taldeek emaitza handiekin itxi zuten urtea

Futbol egokituko arloak emaitza onak lortu ditu azken denboraldian pandemiak eragindako egoera gorabeheratsua dela medio. Ander Romarate arduradunak lortutako datuen balantzea egin du, eta, oro har, denboraldiaren hasieran ezarritako helburuak bete dira: "Pozik gaude egindako lanarekin, lanean jarraituko dugu proiektuak hazten jarraitu dezan eta gero eta profesionalagoa izan dadin".

Aplikatutako metodologia berriari esker, entrenamenduak online egin zituzten urte hasieran, eta "tutoretzapeko plan" berri bat ezarri zitzaien jokalariei. Horri esker, talde teknikoa haiengandik hurbil egota lortu zuen. “Horrek guztiak jokalarien autonomia eta hazkunde pertsonala hobetzea ekarri du”, Romateren hitzetan. Izan ere, ezarritako jarraibideen eta aurrez aurreko zein on line saioek, test fisikoetan jasotako datuekin batera, “agerian utzi dute dute osasunean aurrerapausoak eman direla eta jokalariek bizi-kalitatea hobetu dutela”.

Kirol arloan ere emaitza onak lortu dira. Genuine taldeak Eibar Hiria Torneoko bigarren edizioan eta Donosti Cup txapelketan parte hartu zuen, eta bietan garaile irten zen. PC taldeak FEDPC Kopa Nazionalean parte hartu zuen (bosgarren tokian amaitu zuen) eta bere jokalarietako bik Espainiako Futbol PC selekzioan parte hartu zuten eta beste bik 19 urtez azpikoan.

"Denboraldi zaila izan da pandemiaren ondorioz, baina lan handia egin dugu gazteei laguntzeko, eta horrek inplikazio handiagoa eta adierazle guztien hobekuntza ekarri du. Oro har, proiektua profesionalizatzeko bidean dagoela esan dezakegu ", esan du Romaratek. Eibartarra, gainontzek teknikariekin batera, datorren denboraldira begira lan egiten ari da dagoeneko.