Skip to main content
EU

Fagoagak Gordobil ordezkatuko du CD Vitoriako aulkian

Ohorezko Erregional Mailako entrenatzaileak filialeko gidaritza hartuko du denboraldia amaitu eta hurrengorako

Igor Gordobilek ez du jarraituko Bigarren B Mailan ari den CD Vitoriako aulkian. Eibarko filiala Bigarren B Mailako II Multzoan da une honetan. Gordobilek 2017/2018 denboraldian hartu zuen taldearen zuzendaritza, eta berarekin batgera Jon Larreategik, bere bigarrenak ere, taldea utziko du. Larreategi aurretik ere bigarren entrenatzaile lanak egin zituen Arkaitz Lakanbrarekin batera. 

SD Eibarrek Gordobilek eta Larreategik egindako lana eskertu nahi du, eta etorkizunean zorterik onena opa die. 

Iban Fagoaga, orain arte Ohorezko Erregional Mailako Eibar Urkoko entrenatzailea izan denak hartuko du CD Vitoriaren gidaritza. Fagoagak beste denboraldi batez luzatu du kontratua talde armaginarekin, eta denboraldi honetan eta hurrengoan izango du taldea zuzentzeko aukera.

Iñigo Perez, orain arte Jubenilen Ohorezko Mailako entrenatzaileak, Eibar Urkoko gidaritza hartuko du gaurtik aurrera, eta Loren Barbado, jubeniletan bere bigarrena izan dena, lehen entrenatzaile izatera pasako da.