Skip to main content
EU
Kluba

‘Euskararen Baloia’ ekimena abian da berriro

Anaitz Arbilla eta Nerea Gantxegi jokalariek Aldatzeko ikasleen bisita jaso dute

‘Euskararen baloia’ ekimena abian da berriro. SD Eibar Fundazioak euskararen erabilera sustatzeko asmoz sortutako ekimena gaur itzuli da pandemiak eragindako etenaldiaren ostean. Formatu berri batekin itzuli da. Ikasturte honetan eskoletako haurrak Ipuruara etorriko dira.

Gaurkoan, Anaitz Arbilla eta Nerea Gantxegi jokalariek Aldatze ikastetxeko ikasleen bisita jaso dute Ipuruako prentsa arertoan. Protagonistekin bildu aurretik, haurrek Ipuruako txoko berri guztiak ezagutzeko aukera izan dute.

Egitasmoa Eibarko, Elgoibarko eta Ermuako ikasleei zuzenduta dago eta hizkuntzaren erabilpena indartzea du helburu. Iniziatiba klubak bere baitan duen Euskara Planaren barruan kokatzen da eta hala, SD Eibarrek hizkuntzarekiko duen konpromezua berretsi nahi du.

‘Euskararen baloia’ ekimenak berriki Ipuruako lanetan aurkitutako baloiaren istorioa du ardatz. Diotenez, 1899an Ipurua auzoko bizilagunek Andres Gorosabeli baloi bat egiteko enkargua egin zioten. Honek agindua onartu zuen baina baldintza bat ezarri zien, baloiarekin euskaraz jokatu beharko zutela.

Gorosabelen testigua jasoz, klubeko jokalari zein eragile ezberdinek Eibarko, Ermuako eta Elgoibarko eskola ezberdinetako ikasleen bisita jasoko dute datozen asteetan. Beren helburua gazteen artean euskararen erabilera kirolean sustatzea izango da, 'Euskararen Baloia' aldamenean dutela.