Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Etxetik kanpo garaipenaren bidera itzultzeko helburuarekin

Gizonezkoen taldearen asteko plana (azaroak 15-21)

Gizonezkoen taldeak atseden hartuko du gaur, eta bihar ekingo dio berriro lanari, 11:30ean, Atxabalpen. Garitanoren mutilek beste aste bati ekingo diote, Ipuruatik urrun garaipenaren bidera itzultzeko helburuarekin. Igandean Anxo Carro bisitatuko dute Lugoren aurka 16:00etan.

Taldea larunbat goizean abiatuko da Galiziara eta Santiagon partida aurreko azken saioa egingo du, 'Vero Boquete de San Lázaro' estadioko anexoan.

  • Astelehena: atsedena
  • Asteartea: 11:30 Atxabalpe
  • Asteazkena: 11:00 Atxabalpe
  • Osteguna: 11:00 Ipurua
  • Ostirala: 11:30 Atxabalpe
  • Larunbata: 10:45 Anexo San Lázaro (Santiago)
  • Igandea: 16:00 Anxo Carro