Skip to main content
EU

eSports jokoak, etorkizuneko apustua

#LaLigaSantanderChallenge erronka eSports jokoen bilakaeraren eraskule izan da berriki

Joan den asteburuan jokatu zen #LaLigaSantanderChallenge erronka azkenaldian eSports jokoen bilakaeraren erakusle izan zen. Egunez egun, handitzen jarraitzen duen jarduera da eta Eibarrentzat etorkizuneko apustu garbia da.

Koronabirusak eragindako konfinamendu egoera dela medio, Ibai Llanos bideokoetako esatariak FIFA20 txapelketa antolatu zuen LaLiga-ko taldeen artean. Klub bakoitzeko jokalari batek parte hartu zuen, ongintzazko helburua zuen jardunaldi honetan.

Eibarreko ordezkaria Edu Expósito izan zen. Parte-hartze nabarmena izan zuen jokalari armaginak. Finalerdietaraino iritsi zen. Bertan Marco Asensiok, ostera txapelketako irabazlea izango zenak, kanporatu zuen arte. Guztira 180.000€ inguru bildu ziren, dena Unicef erakundearentzat

Egun, Eibarrek eLaLiga Santander txapelketan parte hartzen du eSports arloan. Egitasmoa honek Lehen eta Bigarren Mailako 33 talde biltzen ditu EA Sports-ek FIFA20rako antolaturiko lehiaketan. Une honetan, txapeleketa geldituta dago Covid-19 dela eta.

Dani Navarrete da taldea ordezkatzen duen jokalaria. Navarretek Ultimate Team modalitarean jokatzen du, 1vs1 eran. Etorkizun hurbilean, klubak Clubes Pro modalitatean ere ordezkaria izango du, 11vs11 eran.

Horretarako, Eibarrek Clubs Pro Virtual League-aren (CPVL) babesa du. Eibarrek elkarlan akordioa sinatu du berriki bere esports atala kudeatzeko.

ESPORTS-en AURREKARIAK

Eibarren lehen harremana esports munduan 2017ko apirilean izan zen. Hartan klubak talde propioaren parte hartu zuen bi denboraldiz Liga VFO-ko Lehen Mailan, PS4 modalitatean.

Ostera, 2018ko azaoran, Eibarrek Rocket League-erako talde bat eratu zuen. Horrez gain, txapelketa horretan, zein Clash Royale-n eta FIFA19an parte hartzeko harrobia sortu zuen.

Egitasmo honen barnean, Eibarrek esports-etako bi txapelketatan hartu zuen parte. FIFA 19 jokoan, Virtual LaLiga eSports Santander-en eta Clash Royalen, League of Professional eSports-en, Vila-real, Reala, Tokyo Verdy, Besiktas edota Universidad de Chile taldeekin batera.