Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Escalante: Egin behar dugun lehen gauza da kanporaketa egintzat ez ematea

Erdilari argentinarrak joaneko partiduko 0-3 emaitzarekin erlaxatzearen arriskuaz ohartarazten du

SD Eibarreko erdilari Gonzalo Escalantek, ostegunean (Ipuruan 19:00etan) Osasunaren aurka jokatuko den partiduari begira, “ezin dugu kanporaketa egintzat eman”, adierazi du.

Atxabalpen egindako gaurko entrenamenduaren ostean, Errege Kopako final zortzirenetako joaneko partiduko emaitza onarekin erlaxatzeko arriskuaz ohartarazi du Escalantek.

“Euren zelaian irten ginen pentsamolde berarekin eta dena ematera irten behar gara. Beste egunean bezala dena ematen badugu, aurrera egiteko aukera handiak ditugu”.

Joaneko partiduko emaitzaren ostean, “beti dago erlaxatzeko arriskua eta norberaren kontra egiten du, beraz, hori ez gertatzen saiatuko gara. Beste batzuetan gertatu zaigu eta ordaindu dugu”, aipatu du.

Atzo Valenciaren aurka Osasunak jokatutako partidua ikusi zuen Escalantek eta, horren harira, “azken minutura arte borrokatzeko jarrera izan zuten eta puntu bat lortu zuten horri esker. Guk beti jarrera bera daukagu, beraz, joan den astean aurkitu zuten talde gogor bera aurkituko dute”, esan du.

“Partidu hauek Ligan gutxien jokatzen ari direnei balio die, eta ahalik eta ondoren aprobetxatu behar da. Dena emango dugu beti bezala, Kopan ere irudi ona ematen ari garela uste dut”.