Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Escalantek distentsio muskularra izan du eta baja izango da aste honetan

SD Eibarren erdilaria den Gonzalo Escalante baja izango da aste honetan, gihar iskiotibialetako lehen mailako distentsio baten ondorioz, Klubaren mediku zerbitzuek adierazi dutenez.

Futbolari argentinarra 88. minutuan erretirat zen zelaitik, min hartuta, pasa den larunbateko SD Eibar-Getafe CF partidan. Bere ordez, harrobiko Iñigo Basterretxea sartu zen, Lehen Mailan debuta egin zuena.

Escalanteri gaur egin dizkiote mediku frogak Mutualiaren Donostiako Pakea klinikan, Javier de la Fuente doktorearen eskutik, non distentsioa baieztatu den. Hori dela eta, datozen bost egunetan zehar baja izango da.

Bestalde, erresonantzia magnetikoa ere egin diote, hasierako diagnostikoa baieztatzeko asmoz.