Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Enrich: Gure denboraldia 9,5ekoa da, taldea pozik dago

Menorcako aurrelariaren arabera, taldeak gutxienez 45 punturekin bukatzeko erronka du

Sergi Enrichen arabera, SD Eibarreko aurrelaria, taldea «pozik dago» mailan irauteko helburua lortu duelako, eta 9,5eko nota jarri dio denboraldiari. «10 jarriko nioke, baina hobetu daiteke».


«Aintzat hartzeko da egin duen lana. Denboraldi zaila izan da, baina oso ongi bukatu da. Aintzat hartu behar den lorpen bat da. Orain, helburua ahal den goren bukatzea da. Ahal dugun hobekien bukatu nahi dugu, eta gutxienez 45 puntu lortu. Hori da guztiok geure buruari jarri diogun erronka».


Haren ustez, denboraldi osoko lana «garrantzitsua izan da: lehen itzulia oso ona izan zen, eta bigarrenean zerbait jaitsi gara, baina, lehen mailan irautea bost partida falta direnean oso garrantzitsuan da».


Sergi Enrichen ustez, Sportingen aurrean ostiralean duten partida «jokatzeko partida polita da». «El Molinón zelai zoragarria da jokatzeko; jendeak asko estutzen du harmailetan. Egoki jarduteko partida da. Intentsitate txikiarekin ateratzen bagara, gainetik pasatuko zaizkigu».


Denboraldiaren azterketa eginda, Balearretako futbolariaren arabera, «oso garrantzitsua izan da Lehen Mailan jokatzeko aukera izatea. Munduko ligarik onenean jokatzeko nuen ametsa betetzerik izan dut. Taldeari ekarpena egin diot, eta horrek garrantzitsu sentiarazten nau. Garrantzitsuena gustura egotea da, eta estimutan izan zaitzatela. Nire burua oso bat eginda ikusten dut klubarekin eta proiektuarekin».


«Mendilibar gakoa da, asko lagundu digu, oso gertuko entrenatzailea da, maila berean tratatzen zaitu. Oso giro ona dago aldageletan, eta hori oso garrantzitsua da hau bezalako klub batean. Lan eginez, apaltasunez eta batuta gauzak egin daitezke».


Hurrengo denboraldiari begira, Enrichek uste du puntu-kopurua gainditzen saiatu beharra dagoela, jokoa hobetzen, eta beti lagun dugun zale hauei poztasunak ematen.