Skip to main content
EU
Kluba

2014-2017 eperako S.D. Eibar-en Hausnarketa Parte-Hartzaile Estrategikoaren Prozesua martxan da.

Prozesu honekin klubaren helburuak hurrengoak dira, jauzi kualitatibo bat ematea bere kudeaketa modeloagatik klub berdingabe bezala finkatzeko, "Eibar eredua" indartu eta entitatea enpresa kudeaketa metodologia moderno eta aurreratu batez hornitzea.

Ekitaldira Eibar-ekin erlazioa duten enpresa munduko, akademiko eta sozialeko hainbat pertsonaia nabari hurreratuko dira, hala nola, Alejandro Bengoa, IK4/Tekniker-eko Zuzendaria; Josu Ugarte, Mondragon Internazional eta Eragiketa Internazionaletako Zuzendaria, baita Eibar-eko jokalari ohia; Juanjo Alvarez EHU/UPV-ko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna; Mikel Larrañaga, Eibar-ko Alkate ohia eta S.D. Eibar-eko Kudeaketa Kontseiluko kidea; eta Patxi Mutiloa, Eusko Jaurlaritzako Kirol Saileko Zuzendari ohia.

Prozesu honen aurrekaria, 2009an landutako Plan estrategikoa da eta 2012. urtean berrikusi zena. Prozesu mota hauek, eremu ezberdinetako enpresetan eta erakunde ezberdinetan izaten dira ohikoagoak, ez dira batere ohikoak futbol profesionalaren eremuan.

Eibar-ek guztiz ireki nahi ditu bere ateak bere inguruneari eta agente sozial, kiroleko eta ekonomikoen ekarpenak jasotzeko.

S.D. Eibar 1940. urtean eratutako kluba da bere historian lehen aldiz Lehenengo Mailara igoera lortu duena. Honek, egoera berri eta aparteko batean kokatu du eta modu eraginkorrean kudeatu nahi du. Edozein kasutan, Hausnarketa Estrategikoa baliagarria izan behar du Bigarren A Mailara jaitsiz gero.

Gainera, 75. urteurrenaren ospakizuna, aukera ezin hobea da mota honetako ekimen bat aurrera ateratzeko. Lehentasunezkoa da " Eibar eredua" enpresa gestioa indartzea eta zabaltzea, eta horretarako beharrezkoa da bere egitura guztiak eguneratzea eta adituen azterketapean jartzea.

Hausnarketa Estrategikoaren Prozesuaren ospakizuna baino lehen, klubak prozesu hau gidatuko duten hurrengo ardatz estrategikoak sortu ditu: Bere eragin zonaldea zabaltzea, hiriko ordezkari den klub bat izatetik mugakide diren eskualdeetako ordezkari izatera pasatzeko; azpiegituren hobekuntza klubaren erabilerarako; Lehenengo taldearen kirol ereduaren esanahia; Ipurua Fundazioaren sustapena oinarrizko futbolaren kudeaketarako eta beste kiroletako jarduerak antolatzeko eremu kultural eta erantzukizun sozial korporatibokoak; Eibar marka indartzea kanpoaldera begira; klubaren diru sarreraren eskema berrantolatzea, telebista eskubideek suposatzen duten diru sarrerekiko menpekotasuna murrizteko helburuarekin; Eibar eta bere eragin zonaldeko eragile ekonomiko bat izatea; eta 75.urteurrenaz baliatuz, kluba, beste kirol diziplina, Erantzukizun Sozial Korporatiboko ekimenetara eta ekintza kulturaletara hurbiltzea.

Prozesu honek klubaren egitura osoarekin elkarrizketak eta batzarrak egitea barneratzen du ( Kudeaketa Kontseilua, talde, kidego tekniko, kudeaketa saila) baita S.D. Eibar eta Eibar hiriarekin lotura zuzen edo zeharkakoa duten talde eta agente sozialekin.