Skip to main content
EU
Kluba

Emakumezkoen taldeak bikain hasi du Bigarren Mailan

2-3 nagusitu da San Ignacioren zelaian

Eibarren emakumezkoen lehen taldeak era ezinhobean hasi du denboraldia, eta etxetik kanpo garaipena ekarri du Bigarren Mailako Lehen jardunaldian. Izan ere, talde armagina 2-3 gailendu zaio Bilboko San Ignaciori, hain zuzen ere iaz gorengo mailara igotzeko igoera kanporaketa jokatu zuen taldearen aurka.

Etxekoek indartsu hasi zuten neurketa eta 14. minutuan markagailuan aurreratzea lortu zuten. Eibarrek erasora jo behar izan zuen orduan, eta Irantzuk eta Sarak golaukera on bana izan zuten arren, atsedenaldira 1-0koarekin iritsi ziren. 

Bigarren zatian Eibar erabat nagusitu zen, eta Irantzuk, Gantxegik eta Idoiak sartutako golei esker partida erabat irauli zuen.

Neurketa amaitzear zela San Ignaciok bigarrena egin zuen penaltiz.