Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen taldea gaur itzuliko da lan saioetara hurrengo neurketa prestatzeko (azar 23-28)

Armaginak Deportivoren aurkako partida prestatzen hasiko dira

Emakumezkoen lehen taldeak aste berri bati ekingo dio. Taldeak hiru lan saioa izango ditu aste honetan. Iker Dorronsororenak atseden hartuko dute ostegunean eta igandean. Horrela, armaginek hiru lan saioa izango dituzte astean zehar.

Primera Iberdolako taldeek atsedena izango dute asteburu honetan, emakumezkoen futbol selekzioa dela eta.

Geldialdi honen ostean, Iker Dorronsororenak lehiaketara bueltatuko dira abenduaren lehen asteburuan Deportivoren aurka aurka Unben.

Momentura arte, talde armaginak zazpi neurketa jokatu ditu Primera Iberdrola Ligan. Emakumezkoen taldea Iberdrola Ligan haritzen den lehen denboraldia da hau. Orain arte taldeak bi partida irabazi ditu, Real Betis F eta Espanyolen aurka, bi partida berdindu ditu, Levante eta Sporting de Huelvaren aurka, eta hiru partida galdu ditu, Madrid, Atletico de Madrilen eta Real Madrid CF-en aurka.

Iker Dorronsororenak beste bi neurketa jokatu behar zituzten, Sevilla FC eta FC Barcelonaren aurka. Hala ere, taldean COVID-19an positibo hiru kasu egon eta gero, norgehiagokak bertan behera geratu ziren. Armaginek zortzi puntu lortu dituzte orain arte eta 13garren postuan daude klasifikazioan.

Urte bukaerara arte, armaginek bost partida jokatuko dituzte. Dorronsororenak Deportivo, Sevilla FC, Rayo Vallecano, Santa Teresa eta Valenciaren aurka lehiatuko dira.