Skip to main content
EU
Kluba

Emakumezkoen Lehen Taldeari harrera Ipuruako Palkoan

Eibarko presidenteak taldea zoriondu du bere denboraldi bikainagatik

Amaia Gorostiza presidenteak eta Kontseiluko hainbat kidek SD Eibarren emakumezkoen Lehen Taldeko jokalari eta teknikariak hartu ditu Ipuruako Presidentzia Palkoan.

Gizonezkoen Lehen Taldeak moduan, Arrateko Ama Birjinari egingo zaio lore-eskaintzan hartuko du parte, eta Harrobiko taldeekin batera Denboraldiko Agur Ekitaldia egingo dute maiatzaren 24an Ipuruako Anexoan.

Armaginen lasai lortu dute Bigarren Mailan mantentzea, denboraldia 36 punturekin 6. postuan amaitu ostean, eta hori ospatzeko, Presidentzia Palkoan harrera jaso dute.

Ekintzan zehar berri garrantzitsu bat jaso dute jokalariek Amaia Gorostizaren eskutik: Euskadiko Kopako final erdietara sailkatzen badira, Ipuruan jokatuko dute Athletic B-ren aurka. Klubak emakumezkoen futbola sustatzeko duen konpromezuaren baitan kokatzen da neurri hau.

Asteburu honetan CD Berrio-Otxoaren aurka jokatuko du Eibarrek Euskadiko Kopako final laurdenetako itzulerako partidua. Joanekoan, bilbotarrek 1-0 irabazi zuten.

Ekitaldian ‘Jokalari Eredugarria’ saria eman zaio Klubaren balioak ondoen adierazten dituen jokalariari, eta Ainhoa Larruskain izan da saria jaso duena. Bestetik, jarduera onena erakutsi duenari ‘Lan Onari’ saria eman zaio, eta kasu honetan Ainhoa Alonso kapitaina izan da saritua.

Amaia Gorostiza SD Eibarreko presidenteak bere parte-hartzean adierazi duenez, “zuetaz eta Bigarren Mailan egin duzuen denboraldi zoragarriaz oso harro gaude Kontseiluan”.

“Mailak finkatzeko urtea izan da eta espero dugu hemendik aurrera helburu altuagoak edukitzea. Jakina, gure laguntza osoa jasoko duzue Eibarren izena ahal bezain goren jartzeko”.