Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak Oliver gainditu du markagailuan atzetik hasi eta gero (2-4)

Telletxearen neskek garaipena lortu dute bigarren zati bikain baten ondoren

Emakumezkoen lehen taldeak Oliver hartu du mendean Ligako 25. jardunaldian. Armaginek gogotik egin behar izan dute lan etxeko taldea gainditu ahal izateko. Izan ere, aragoiarrak aurreratu dira markagailuan, bi bider gainera. Eibartarrak, baina, ez dira urduri jarri eta markagailua iraultzea lortu dute bigarren zati bikain bat egin eta gero.

Etxeko talda hasi eta berehala aurreratu da markagailuan. Sara Gonzálezek ederki gainditu du Cris kontraeraso eder bat burutu ondoren. Eibarrek minutu batzuk beranduago berdindu du. Irantzuk sare barrura burukatu du eskuin hegaletik Gastek ipinitako baloia. Atsedenaldirako oso gutxi falta zela, ordea, etxekoak berriro aurreratu dira. Bigarrenean ere, González izan da golegilea eta neurketa malda gora jarri du.

Bigarren zatian, Telletxearen neskak berdinketaren bila irten dira.  Hala, 65. minutuan, epaileak penaltia adierazi du eibartarren alde. Leyrek ez du hutsik egin eta markagailua irauli ahal izateko lehen pausu eman du. Handik aurrera, armaginek abagune andana izan dute hirugarrena egiteko, baina ez da azken minutuetara arte iritsi.

Idoiak hirugarrena lortu du 86. minutuan eta norgehiagoka amaitzear zela, Sheilak laugarrena egin du. Gauzak horrela, eibartarrek denboraldiko hogeigarren garaipena lortu dute. Datorren astean, Berriozar hartuko dute etxean, Ligako azken jardunaldina.