Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak Oiartzuni irabazi dio (1-2)

Armaginek hiru puntuak eskuratu dituzte Idoiaren bi golei esker

Emakumezkoen lehen taldea Oiartzunen gailendu da Ligako bederatzigarren jardunaldian. Jordi Telletxearen neskek ez dute hutsik egin derbi gipuzkoarrean eta garaipen berri eskuratu dute etxetik kanpo. Armaginek, ordea, lana egin behar izan dute hasieratik. Izan ere, hasi eta berehala etxeko taldea aurreratu da. Ondoren, Idoiak bi gol egin ditu markagailua iraultzeko.

Oiartzunen hasiera onak eibartarrak ustekabean harrapatu ditu. Etxekoek berrogeigarren segunduan Santanren atea zulatzea lortu dute eta neurketa maldan gora jarri dute. Eibarrek, aldiz, erreakzionatzen jakin du eta minutu batzuk beranduago berdinketa lortu du. Idoiak banakoa egitea lortu du area barruan atezaina gainditu ostean.

Hortik aurrera, taldea gehiago izan da. Baloiaren jabetzaren bitartez aurkako taldearen area ingurura iristea lortu du,abagune garbirik sortu gabe. Lehen zatiaren amaierarako hamar minutu falta zirela, Idoiak bigarrena egitea lortu du. Gola erabakiorra izan da norgehiagoka bukaeran hiru puntuak gehitzeko.

Bigaren zatian Jordi Telletxearen neskek errenta handitzeko aukerak izan dituzte. Hasi eta berehala, Sheilak jaurtiketa arriskutsua egin du baina baloia gora joan zaio. Taldeak defentsa lan onak egin ditu markagailua bere horretan mantentzeko. Gauzak horrela, Ligako zortzigarren garaipena eskuratu dute.